XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); Frantzian bertan hor daude okzitanoak, kortsoak eta bretoiak egunetik egunera suspertzen ari direnak; batipat lehendabiziko biak.
Herri hauetako organizazioekin zenbait itxaropen ipin daiteke Europan datorren iraultzaz; egungo sindikatuetako bulegokratekin baino gehiago behintzat.
Egungo erresumetako indarrak ikusi ondoan, oso zaila egiten zaigu Europa sozialismora biratuko ote den denbora asko barru pentsatzea, bertan dauden langileriaren indar guztiak sistiman integraturik aurkitzen baitira; gainera, proletalgoa lozorroan sartuta daukate beren terminologi iraultzaleen bidez eta beren parlamentukeriarekin; nahiz jakinik egon kapitalismoaren legepetik sozialismora itzultzea utopia bat besterik ez dela; ikus bestela Txile eta Espainiako etsenpluak.
Gauzak horrela daudelarik, oso zaila iruditzen zaigu egungo Europako egoera barruan, Erresumetako Europan, Euskal Herria sozialista altxatzea (berdin Espainia sozialista altxatzea); sozialismoaren uharterik ez baita posible eta gutxiago une hontan, Kubaren experientzia ikusi ondoan.
Batek baino gehiagok pentsatuko du, askok maliziarekin: ez dugu sozialistak izan behar, ala? Ezin urrutiago gure asmotik ideia hori.
Gure praktikak abertzale sozialista izan behar du nahi eta ez, iraultzari eta nazioartekotasunari zerbait aportatzea nahi badugu; baina kontuan eduki behar dugu, Europa barruan gaudela, lehengo datu ekonomikoak ikusi ondoan, eta Europako iraultzarekin batera joan behar dugula.
Nahiz gu iraultza horren biztanle izan, inguruko aurreramenduak ikusi behar ditugu, (...).